1.Portafolioaren diseinua.
Portafolio baten sorrera nahiko zaila eta konplikatua da. Hala ere abantaila asko ematen ditu behin sortutakoan. Izan ere, erabilera eskolar edo akademikloa ez ezik, erabilera pertsonal bat ere izan dezake.Aipatzekoa da, sistema honen bitartez pedagogia eta teknologia batzen direla.
2. Sistemaren funtzionaltasunak.
Karpeta digitalak 4 atal ezberdintzen ditu:
a) Portafolioaren eraikuntza
b) Emaitzen ikusketa eta aritarapena
c) Sistemaren erabiltzaileen arteko komunikazioa
d) Emaitzen eta ebaluaketen kudeaketa
(artikuluan portafolioaren deskribapen zorrotza egiten du,nik gainetik aipatu dut, luzeegia ez egiteko)
3. Esperientzia eta erabilpena
2 urte darama portafolioak kalean,eta denbora pasa ahala, esperientzia gehiago lortzen ari da. Espainian, gero eta unibertsitate gehiagok erabiltzen ari dira tresna hau.Hori del eta, zenbait atal sortu dira, portafolioa erabilgarria izan dadin:
a) Irakasleek bertan uzten dituzte lanak (beharrezko lanak)
b) Ikasleek porposatutako lanak eta jarduerak (betegarriak diren lanak)
c) Hausnarketak (bai ikasle baita irakasleenak ere)
d) Curriculum Vitae (sortzeko eta kudeatzeko)
e) Ikasleek sortutako beste zenbait
4. Ondorioak
Tresna erabilgarria da, eta balorazio ona jaso du bai ikasle baita irakasleen artean.